Enoturismoa
Ven a conocer la cultura del txakoli
Goza ezazu upategiko gure Bisita Gidatuaz
Oparitu ordubete zeure buruari txakolinaren historia, gure mahastietako sekretuak eta gure upategiko instalazio modernoak ezagutzeko.
Bisita arruntak 12 € balio du laguneko, eta bi txakolinen eta ardoekin uztartzeko bereziki sorturiko bi pintxoren dastaketa eskaintzen du.
Bisita bereziak 25 € balio du laguneko, eta lau pintxo eta bi txakolinen dastaketa eskaintzen du, bai eta gure mahstietako txakolinarekin egindako bermutaren eta artisau-garagardoarena ere.
Bisitak asteko egun guztietan egiten dira; kontsultatu noiz egin dezakezun. ZAIN GAITUZU!
Aldez aurretik erreserbatu behar da, 610 334 137 telefono-zenbakira deituz edo erantsitako inprimakia bidaliz.
Edozein zalantza argitzeko edo informazioa eskuratzeko, idatzi turismo@artomanatxakolina.com helbidera.
COVID-19aren kontrako neurri bereziak
Gure bezeroen eta geure segurtasuna eta osasuna zaintzeko, Artomaña Txakolinak zorrozki betetzen ditu osasun-agintariek fase bakoitzean ezarritako neurri guztiak: maskaren eta gel hidroalkoholikoen erabilera, gehieneko lagun-kopurua, pertsonen arteko distantzia, gainazal eta tresnen garbiketa, etab.

Ezagut ezazu gure Wine Bar, ingurune paregabean kokatua
Zatoz gure terraza zabala eta jangela atsegina bisitatzera, eta gozatu gure produktu guztiez, gure errazio-karta zabalak lagunduta.
Edo, nahiago baduzu, etorri Artomaña produktuekin egindako askotariko koktelak dastatzera: gure ginebra, bermuta, pattarrak…
Hemen, gure produktuak kopan edo botila eskatuta dasta ditzakezu.
Zain gaituzu.
Ordutegia: ostiral, larunbat eta igandeetan, 11:30etik 18:00etara.
Egun osorako plana
Esploratu Artomañako ingurune txundigarria
Explora el sorprendente entorno de Artomaña
Natura ikusgarria ala historia harrigarria?
Biribildu zure bisita Nerbioi ibaiaren jauzi ikusgarria miretsiz, penintsulako ur-jauzirik altuena, alegia, gure upategitik kilometro gutxira.
Edo Urduñako Erdi Aroko historia harrigarria ezagutuz. Izan ere, Bizkaiko herri hau da Hiri titulua duen bakarra, Errege pribilegioz emana.


ARTOMAÑA TXAKOLINA, S.L.
Masalarreina Kalea s/n
01468 Artomaña
Araba-Álava (SPAIN)
T. +34 620 007 452
info@artomanatxakolina.com
Egin harpidetza gure eskaintzen eta nobedadeen berri jasotzeko
Denboraldian behin eta data oso berezietan baino ez dizugu idatziko, gure eskaintza atsegingarrienak ezagut ditzazun.
Harpidetza nahi duzunean utzi ahal izango duzu bertan behera, eta, jakina, zure datuekin ez gara salerosketan ariko