Ezagutu gure mahastia
Arrastaria-Urduña harana, non gure lursail guztiak dauden, Gorobel mendilerroaren oinarrian dago. Mendilerroa Gaztelako mesetaren eta Nerbioi ibaiaren arroaren arteko muga geologiko eta klimatiko betea da.
Egun, 21 hektareako azalera dugu, hamaika lursailetan banatuta.
Lurzoruak alubialak eta sakonak dira, eta testura limo buztintsuak edo limo lohitsuak dituzte. Tenperaturak neurritsuak dira, korronte atlantikoen eraginez.
Ipar-/ipar-mendebaldeko haizea da nagusi, Kantauri itsasotik fresko eta hezetasunez betea datorrena. Udako egunik beroenetan, itsas brisa eguerdian heltzen da, mahastiak freskatzeko.
Hego-haizea dabilenean, aldiz, airea bero eta lehor iristen da Gaztelan zehar ibili ondoren, eta kontraste handia sortzen du; horrek eragin ona du mahatsaren heltze-prozesuan.
Neguko egun argietan, batzuetan, haize izoztu eta hezea etortzen da Goi-lautadatik, eta fenomeno ikusgarria, errepikaezina, eragiten du: harana laino-turrusta batek estaltzen du erabat. Fenomeno horri “El Bollo” esaten diote herritarrek.
ARTOMAÑA TXAKOLINA, S.L.
Masalarreina Kalea s/n
01468 Artomaña
Araba-Álava (SPAIN)
T. +34 620 007 452
info@artomanatxakolina.com
Egin harpidetza gure eskaintzen eta nobedadeen berri jasotzeko
Denboraldian behin eta data oso berezietan baino ez dizugu idatziko, gure eskaintza atsegingarrienak ezagut ditzazun.
Harpidetza nahi duzunean utzi ahal izango duzu bertan behera, eta, jakina, zure datuekin ez gara salerosketan ariko