Familia – proiektua
Artomaña Txakolina, S.L. 1988an hasi zen txakolina egiten, gure eskualdean ardo honen ekoizpenarekin loturiko tradizioa berreskuratzeko asmoz «Arabako Txakolin Ekoizle Artisauen Elkartea» sortu zenean, hain zuzen.
Nekazaritza-enpresa moduan jaio zen, ekoizpen-irizpide jakin batzuk zehaztea xede, laborantza-sistemek bat egin zezaten eta gerora «Arabako Txakolin Ekoizle Artisauen Elkartea» bihurtu denaren barruan jardunbide egokiak ezar zitezen.
Txakolina
1988tik
egiten
Eugenio Álavak 6 hektarea landatu zituenean abiatu zen proiektua, eta, gero eta gehiago hazi ostean, egun 20 hektareatik gorako mahasti-azalera du. Hala, egun, Arabako Txakolina-Txakoli de Álava Jatorri-deiturako mahatsaren ekoizle nagusia da.
2005ean, Artomaña Txakolina, S.L.-k beste etapa bat hasi zuen, upategia eraiki zuenean, non bere mahatsen elaborazio-prozesuari teknologiarik modernoenak erantsi dizkion, kalitate ezin hobeko txakolina egiteko.
HAUEK DIRA GURE PRINTZIPIOAK:
Kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua
Instalazio hauek abiatzeaz batera, gure arbasoek hasi zuten hiru belaunaldiren familia-proiektua bere gorenera iritsi da. Haiek Lehen Sektorean, oro har, jardun zuten bizitza osoa, eta, bereziki, mahastizaintzan eta ardogintzan. Haiengandik jaso dugu lurrarekiko errespetua, baliatzen dugun fruitua ematen baitugu, baita tradizioari eutsita gauzak ondo egitearen kalitatearekiko estimua ere. Bi printzipio horiek dira, kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua, hain zuzen, berritzeko eta etengabe hobetzeko espirituarekin batera, gure enpresa-proiektuaren oinarriak.
Txakolinera-ko haran pribilegiatua
Itsas mailatik 300 metro pasatxora, Arrastaria-Urduña haranak oso baldintza bereziak ditu mahatsondoak landatzeko eta txakolina egiteko.
Nerbioi Garaia eskualdean kokatua, Kantauri itsasoaren gertutasunak dakartzan onurez gozatzen du.
Harana, hegoaldean, Gorobel mendilerroaren kareharrizko horma ikusgarriek babesten dute, 500 metrotik gorako desnibelarekin.
Haraneko kareharrizko eta buztinezko lurzoruak dira, alubialak eta sakonak eurak, Artomañako txakolinei beren nortasuna ematen dien hirugarren faktorea.
ARTOMAÑA TXAKOLINA, S.L.
Masalarreina Kalea s/n
01468 Artomaña
Araba-Álava (SPAIN)
T. +34 620 007 452
info@artomanatxakolina.com
Egin harpidetza gure eskaintzen eta nobedadeen berri jasotzeko
Denboraldian behin eta data oso berezietan baino ez dizugu idatziko, gure eskaintza atsegingarrienak ezagut ditzazun.
Harpidetza nahi duzunean utzi ahal izango duzu bertan behera, eta, jakina, zure datuekin ez gara salerosketan ariko