Instalazioak eta prozesua

Teknologia tradizioaren zerbitzura

Mahatsak bere ezaugarri guztiei eusteko diseinatutako mahats-bilketa sistemak. Prentsa pneumatikoa eta muztioaren tenperaturaren kontrol informatizatua, hartziduraren etengabeko monitorizazioa

Artomañan, gure arbasoengan harrotasuna eragingo lukeen txakolina egin nahi dugu, eta horrexegatik txertatzen dugu gure prozesuan teknologiak eskura jartzen dizkigun aurrerapen guztiak.

Calidad

Mahats-bilketaren

Sekretuak

VendimiaCajas

Bilketa eta hotzeko beratzea

Urte osoan izandako klimatologiaren arabera, mahatsa irailaren amaieran eta urriaren erdialdean biltzen da.

Mahatsa tenperatura baxuan eta atmosfera geldoan beratzen da (krioberatzea); batetik, oxidazioa saihesteko, eta, bestetik, patsaren aromak eta txakolinari egitura ematen dioten beste konposatu batzuk erauzteko.

Lursailak hurbil daudenez, jabetzaren inguruan, mahatsa beti iristen da egoerarik onenean upategira.

Prentsaketa eta hondar-garbitzea

Behin upategian, muztioa ateratzen da, prentsa pneumatiko baten bitartez.

Prozesu horretan eskuratzen diren patsak gure pattarrak egiteko berrerabiltzen dira.

Zenbait orduren buruan, muztioa ontziz aldatzen da, zikinkeria guztia kentzeko eta txakolinaren kalitatea bermatzeko.

Trasiego2
BodegaVisita

Hartzidura eta hondarren gaineko hazkuntza

Enologoak erabakitzen duen denbora-tartean, eta bâtonnage deritzon teknikaren bidez, txakolina hondarrekin kontaktuan egongo da, ardo egonkor eta harmoniatsuagoa lortzeko.

Mihiztadurak eta biltegiratzea

Fase honetan, xede diren kalitateak lortzeko beharrezko coupageak egiten dira.

Txakolina, botilatu arte, tenperatura baxuan eta atmosfera geldoan biltegiratuta egongo da.

Egonkortzea, iragaztea eta botilatzea

Txakolina botilatu aurretik, tenperatura negatiboan hozten da biltegi isotermoetan, egonkor dadin.

Txakolina zelulosazko plaken bidez iragazten da, esterilizatzeko; orduan, badago botilatzeko prest.

Botilak txakolinez bete, tapoia jarri, kapsulatu, etiketatu eta markatu ondoren, kutxatan sartzen dira.

Azkenean, paletetan, txakolina prest dago bidaltzeko  eta kontsumitzeko.

embotellado
LogoPieV4

ARTOMAÑA TXAKOLINA, S.L.

Masalarreina Kalea s/n  

01468 Artomaña 

Araba-Álava (SPAIN)

T. +34 620 007 452

info@artomanatxakolina.com

Egin harpidetza gure eskaintzen eta nobedadeen berri jasotzeko

Denboraldian behin eta data oso berezietan baino ez dizugu idatziko, gure eskaintza atsegingarrienak ezagut ditzazun.

Harpidetza nahi duzunean utzi ahal izango duzu bertan behera, eta, jakina, zure datuekin ez gara salerosketan ariko

GobiernoVascoTurismo

euskadi basque country Convertido

arabako txakolina logo

Logo Euskadi Gastronomika p 2013 06 20 11 00 14

Calidad Turistica 2

Ruta Txakolin ibilbidea